XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Enplegatuok behartuta gaude horretara.

Baita goian leku hutsak daudenean ere.

-Bada protestatu.

-Egin greba.

Edo enpresa egoskor jartzen bada, erre autobusen bat esan zion berak oso serio, zuzenki begietara begiratuz.

-Antzematen da euskalduna zarela atera zen enplegatua irribarre dudati batez.

-Hiru ordu laurden dauzkat autobusera igo arte.

-Non bazkal dezaket ondo eta azkar? esan zion berak.

Enplegatuak ez zion bere begiratuari eusten.

-Kontsignaren ondoan self service bat daukazu.

-Baviera du izena.

-Geltoki honetan dagoen jantokirik onena da.

Baviera leku inpertsonala zen, plastikoz eta altzairuz egindakoa, baina, kristalezko manpara batzuei esker, leku isila ere bazen geltokiko beste arloen aldean; gainera, ez zeukan giro-musikarik.

Pozik isiltasun hura zela eta ordurako buruko min pixka bat zeukan, piper pusketa berdez zipriztinduriko mejiloi bixiak hartu zituen hasierako, eta makarroiak tomate saltsarekin bigarren plater bezala.

Bandexa eskuetan, maleta utzitako angelura joan zen, eta hango mahai batean eseri self service-aren gainerako mahai gehienak begiz hartzeko moduan.

Jaten hasi baino lehen, begiratu bat luzatu zien bazkari-legea egiten ari ziren bezeroei: beste ertzean gizon beltz bat zegoen bakar-bakarrik eserita; ondoren, berriz, hamar bat gazte zeuden kalez jantzitako soldaduak edo